XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

b) Lur Legeak dioenaren arauera, Guztizko Hirigintza-Egitamuaren lehenengo hartze edo berrikusketak egin izana, edo behin betikoz onartutako bidea ahalik eta aurreratuen izatea.

c) Hiritartu eta eraikitako ondarea birregokitzeko arazoen aldeko zudua adierazten duten Birregokitze-Alorrari buruzko azterlan, egitamu eta egitasmoak egin izana.

d) Alorra hasiarazita edo Kondaira-Artezko Sail gisa aldarrikatuta izatea.

3. Atala.

- 1.- Horien gutxienezko edukia araupetzen duen Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Saileko Aginduan finkatutakoaren arauera Gizarte-Hirigintzazko Azterlanak egitea eta/edo Abenduaren 5eko 278/1983 Dekretoaren arauera Birregokitze-Egitamu Bereziak egitea du xede lankidetza-ituneak, indarrean dauden legeen arauera Udalei dagozkien biderapenetarako agintepideen kaltetan gabe.

2.- Halaber, aurreko atalean adierazitako lanak geroago egiteko beharrezko mapak (1/500 edo 1/250 neurri-ehinean) egitea izan ahal izango dira itunearen gai.

3.- Atal honen aurreko idazatietan adierazitako lanak egiteratzeko dirulaguntzen hartzekodun izan diren Udalek, Dekreto honetan ahaldutako zenbatekoen eta Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailaren Urtarrilaren 25eko 4/1984 Aginduaren babespean emandako dirulaguntzen arteko aldarotik atera ahal daitezen diruizendapenak osatzeko itune bat egitea eskatu ahal izango dute.

Itune hori ere, ondorengo atalean adierazitako oinarri-arauei atxikiko zaie.

4. Atala.

- 1.- Itunea honako oinarri-arau hauei jarraituz egingo da: a) Udalak, horretarako beharrezko eritzitako eta ahalmena duten taldeekin batera, itunearen gai diren lanen akurapena egingo du; hori egiteko Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailaren adostasuna jaso behar izango duela.

b) Udalak eta Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailak, lanen Artezkari gisa arduradun bi izendatuko dituzte, eta hauek, lanak hobeto egitaratzeko eta dagozkien arduralaritzekin lotura gisako balioa izango duten beharrezko oharpideak emateko ardura izango dute.

c) Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailak, itunearen gai diren lanak egiteratzeko diruen gostearen % 90kotik gora gabeko eta % 30kotik behera gabeko zenbatekoa eman ahal izango du eta zenbateko horiek, erizpide berberei jarraituz aterako dira Udal guztientzat.

d) Itunean finkatu beharreko lanak egiteratzeko epeak, ezin izango dira Dekreto honen seigarren atalean adierazitakoak baino luzeagoak.

e) Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailaren diru-ekarketa, gehienez % 15koraino egin ahal izango da, Udal guztientzat erizpide berberei jarraituz, itunea izenpetu dadinetik eta hilabete batetik gora gabeko epearen barruan, eta gainontzekoa, Artezkariek izenpetuta, egindako lanen egiaztapen-agiriak jaso ondoren.